Trikoloreek garaipena Astin, Zarautzen aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 22a, 00:00

Talde trikolorea Astin, Zarautzen aurkako partiduan. Argazkia: Hernani Rugby

Lehenengo erdia 0-11ko emaitzarekin amaitu bazuten ere, azkenean, 19-11 gailendu ziren hernaniarrak. 

Hernaniko errugbi talde nagusiak, Ohorezko B Mailan, Zarautz izan zuen aurkari joan den larunbatean. Etxeko talde gisa, Zarautzeko Asti zelaian jokatu zuten norgehiagoka, eta hernaniarrak gailendu ziren, 19-11ko emaitza lortuta. 

Partiduaren noranzkoa, ordea, ez zen hasieratik trikoloreen aldekoa izan. Izan ere, atsedenaldira 0-11ko markagailuarekin heldu ziren. Bigarren erdian, aldiz, argi nagusitu zen Hernani, eta, horrela, etxean gelditu zen garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!