KZguneak martxorako planifikazioa osatu du

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 21a, 00:00

Ikastaroetan izena eman nahi duenak 943 023 650 telefono zenbakira deitu behar du edo webgunean sartu.

Hernaniko KZguneak martxorako planifikazioa herritarren eskura jarri du. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte: KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 650). Telefonoz deitu (943 023 650). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. www.kzgunea.eus weborrian izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete webgune bertan.

Hernaniko KZgunea Biterin, astelehenetik ostiralera dago irekia, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak estekan informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke. 

 

Online ikastaroak, bihar eta ostegunean

Bestetik, Zer da NFC eta zertarako balio du? ikastaroa online eskainiko da bihar asteartean eta otsailaren 24an, ostegunean, https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak estekan. Biharkoa 12:00etan iznago da euskeraz eta ostegunekoa, 12:00etan, gazteleraz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!