Inauteriekin amaituko da otsaila eta martxoan Emakumeen Nazioarteko Eguna da protagonista

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 21a, 00:00

Hernaniko Gaztelekuak argitaratu du martxoko egitaraua. Ekintza ugari antolatuko dituzte otsailaren azkenengo astean eta martxoan.

Hernaniko Gaztelekuak prestatu ditu martxoko ekintzak eta egitaraua, baina aurretik otsaila amaitzear dago eta azkenengo astea indartsu dator inauteriekin. Bihar eta etzi, otsailaren 22an eta 23an maskarak egiteko aukera izango dute, 17:30etatik aurrera. Inauterietan murgilduta, ostiralean otsailaren 25ean, Inauteri festa antolatu dute Gaztelekuan, hau ere 17:30etatik aurrera. 

Behin inauteriak pasata, martxoan murgilduta, garrantzi berezia hartzen du martxoaren 8ko Nazioarteko Emakume Langilearen Egunak. Hilabete honetan martxoaren 8ko egunaren arira ekintza desberdinak antolatu dituzte (more kolorekoak). Gazte parte prozesuarekin jarraituko dute, gazteekin Gaztelekuan parte-hartzea lantzeko, eta Sexkuntza izeneko programaren barnean, Gaztelekuan txokoa sortu dute (nerabeak sexualitatearen inguruko informazioa eta baliabideak biltzeko). Gainera udaberriari hasiera emateko Holi festa antolatuko dute Ave Maria parkean.

Ekintza desberdinen zehaztapenak Hernaniko Gaztelekuko (@hgaztelekua) sare sozial desberdinetak zehaztuko dituzte. 17:30etan hasiko dira eta aldaketarik balego abisatuko da.

EGITARAUA

OTSAILA

Otsailak 22-23

17:30 Maskarak egiteko aukera izango da Gaztelekuan bertan.
Otsailak 25
17:30 Inauteri festa Gaztelekuan.

MARTXOA

Martxoak 4

17:30 Interes guneak.
Martxoak 5
17:30 Tote bag feministak.Martxoak 6
17:30 'Moxie' pelikula.
Martxoak 8
17:30 Txapa +Lema manifestaziorako Gaztelekuan bertan.Martxoak 9
17:30 Esku lana: Kutxak.

Martxoak 10

17:30 Just dance.
Martxoak 12
17:30 Gazte parte.
Martxoak 13
17:30 Ping pong txapelketa.
Martxoak 15
17:30 Slime eskulana.
Martxoak 16-17-18
17:30 Espresio artistikoa (Gaia: Itxialdia).
Martxoak 19
17:30 Sexkuntza.
Martxoak 20
17:30 Holi festa.
Martxoak 22-23-24
17:30 Espresio artistikoa.
Martxoak 26
17:30 Sukaldaritza postreak.Martxoak 29
17:30 Badmiton terrazan.Martxoak 31
17:30 Merienda osasungarria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!