1.
Donostin izan degu
orain arte gotzai
ta orain urrutira
joan zaigu artzai
mando zuri bat ere
han zeukan bere zai
gainera igo eta
jarri nahi zun itzai
lurretik gorakoa
bihurtu zan etsai
2.
Ondo janda badago
ta gutxi nekatu
mandoak ostikoa
du bere pekatu
ikuilutik atera
eta bedeinkatu
jainko ordezkaria
ez zedin kezkatu
monseñor igo arte
ez zuten askatu
3.
Ondo helduta zeukan
batek muturretik
gainera igo behar
ordea lurretik
hemen ez dago gero
ezer gezurretik
prestakuntza ugari
nahiz egin aurretik
minik ezin du kendu
ipur hezurretik
4.
Behin igo bazen igo
ez zegon itsusi
uniforme ta kasko
nola ez berezi
nik ez det holakorik
sekula ikusi
enperadore gisa
bera zan nagusi
Trajano zirudien
soldadu ta guzi
5.
Gainera igo eta
eseri zan danba
azpikoak sufritu
gainekoak ganga
ez dakit non dagoen
eleizaren langa
nik errespetatzen det
egia esanda
eta ez haserretu
dana broma zan da
Doinua: Mando baten gainean
Joxe Mari Arrieta