Dominak eta ilusioa, 19 ikasleek Andoaingo Piano Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 20a, 00:00

Hernaniko pianojoleak, domina eta diplomekin.

Jon Aldave, Hize Andueza, Martin Arraztio, Naroa Elizegi, Ibon Etxegia, Irune Fernández, Maddi Galarraga, Ignacio Goikoetxea, Radina Kirilova, Ane Lizarza, Maialen Matos, Aiara Mujika, Sara Ortíz, Maddi Pagola, Uxune Pagola, Libe Rodríguez, Nahia Sánchez, Jone Trejo eta Auritz Txintxurreta hernaniarrek 11 urrezko domina eta zilarrezko 8 lortu zituzten Andoaingo 17. Piano Jaialdian. Bestalde, Joseba Korta Pacheco hernaniar pianojole gazteak, jaialdiaren atarian egin zen Euskadiko Musikari Gazteen XIV. Lehiaketaren irabazleen Piano Errezitalean parte hartu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!