Txistorrada, otsailaren 26an, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 20a, 00:00

Txistorrada egingo da datorren larunbatean.

Datorren asteko larunbatean, otsailaren 26an, Goiz Eguzkiko bazkideek txistorra ogitartekoa eta bi edari doan izango dituzte, inauterietarako indarrak hartzeko, 10:00etatik 13:30etara.

Santo Tomas egunean pandemiaren egoerak ez zuen utzi programatuta zegoen txistorrada ospatzen. Beste egun batera atzeratu zen eta iritsi da egun hori. Osasun egoerak hobera egin du eta neurriak erlaxatu dira. Goiz Eguzkin txistorra jateko aprobetxatuko dute, inauteriak ospatzeko eta lagunekin elkartzeko.

Beraz, joan nahi duten bazkideek bulegotik (betiko orduetan) pasa beharko dira 25a baino lehen, bokata eta bi edarietarako tiketak hartzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!