Caritas aurkeztu, eta sendotzarako izenematea

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 20a, 00:00

Hilaren 28an, bihar zortzi, 17:30etan, Gipuzkoako Elizbarrutiko Caritasek bere aurkezpena egin nahi du eta boluntario berriei deia zabaldu. Topaketa-lekua, Elkano kaleko Katekesiko areto nagusia izango da. Bestetik, Sendotzako sakramentua hartzeko kristau iniziazioa eskaintzen zaie 18 urtetik gorako gazte eta helduei. Hala nahi dutenek, parrokiko bulego ordutan eman ahalko dute izena martxoaren 3ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!