Ondo pasatzeko, kirola egiteko eta gozatzeko adin zehatzik behar ez dela argi utzi zuten atzo goizean, Urumea Ikastolako bosgarren mailako ikasleek eta Hartuboleko kideek. Kiroldegian jarri zuten hitzordua, eta elkarren arteko partiduak jokatu zituzten. Barre-algarak izan ziren nagusi, eta pikea ere sortu zen zenbait jokalditan.