Santo Tomas eguneko ospakizuna egingo dute datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Osasun egoera medio, ezinezkoa izan zen Santo Tomas eguna behar bezala ospatzea. Goiz Eguzkiko bazkideek aurreikusita zuten txistorra jatea, baina atzeratu egin zuten ospakizuna. Hala ere, dagoeneko zehaztu dute data, eta datorren larunbatean, hilaren 26an, «iñauteriak direla aprobetxatuz», egingo dute txistor jatea. Bertaratu nahi duten bazkideek, bulegotik pasa beharko dute otsailaren 25a baino lehen bokata eta bi edarirako tiketak hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!