Irteera Epelera bihar, Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Irteera antolatu du Mendiriz Mendik biharko. Epelera egingo dute ibilaldia, Atsegindegitik abiatuta. Goizeko 08:30etan ekingo diote bideari, eta egun erdiko txangoa izango dela aurreikusi dute. Irteera doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik, elkarteko bulegora bertaratuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!