Kaleak bizirik, Potx eta Lotx pailazoak haurrentzat.
Oraingoan Osabak enkargu bat egin die Potx eta Lotxi: Kalera joan behar dira beren bizilaguna izandako Izaskunen etxera. Horretarako ez dute denbora asko izango; hala ere, bidean jende askorekin egingo dute topo: kaleko musikari batekin, herriko alkatearekin, OTA kontrolatzen duen udaltzainarekin... Hauekin hainbat abentura biziko dituzte, barregarriak zein negargarriak! Lortuko al dute agindutako orduan Izaskunengana heltzea?
Josu Zubia (Potx), Itziar Arkauz (Lotx), Danel Teran (Oteroa eta Izaskun) eta Ander Murillo (kaleko musikaria, alkatea eta Xabi Sound).