Ikus-entzunezkoen proiekzioa, apirilean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Raul Barreras zinegilea, 'Arnasa' filmaren zuzendaria.

Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, hilaren 26an izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan, Biterin.

Zehaztu dute, dagoeneko, Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, Hernanin ikus-entzunezkoak proiektatzeko data. Apirilaren 26an izango da proiekzioa, Biterin, 19:00etan hasita. 

Bost film proiektatuko dituzte, Bost teilatu izeneko emanaldian. Horien artean dago, hain zuzen ere, Raul Barreras zinegileak Hernanin grabatutako Arnasa pelikula. Onddi mendi magaleko baserri batean grabatu zuten, eta Eneko Sagardoy da protagonista. Gainerako lau lanak honako hauexek dira: Krak (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Hitzak (Josu Martinez), Erlojupekoa (Leire Egaña) eta Muga (Eñaut Castagnet). 

 

Ipuin-bildumaren aurkezpena, martxoaren 3an

Geuretik Sortuak egitasmoan, hiru multzo bereizi dituzte: antzezlanak, ikus-entzunezkoak eta ipuinak. Azken horien aurkezpena martxoaren 3an izango da Hernanin, Biterin. Ordua zehazteke dago oraindik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!