Euskal Ligako neskek bihar Jatorkide taldea izango dute aurkari, etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Euskal Ligako mutilek, berriz, gaur arratsaldeko 18:30etan izango dute Arizmendiren aurkako norgehiagoka, kiroldegian. 

Joan den asteburuan, Euskal Ligako neskek garaipen ederra lortu zuten Haro taldearen aurka, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa dute. Neska seniorrek, beraz, bihar izango dute norgehiagoka, Jatorkide taldearen aurka. Eguerdiko 12:00etan hasiko da partidua, etxeko pistan. 

Mutil seniorrei dagokienez, duela aste bete bi partidu jokatu zituzten, eta bietan porrota jaso zuten, Bera Beraren eta Jatorkideren aurkako partiduetan. Baina oraingo honetan, argi dute dena emango dutela, eta irabazteko asmoarekin aterako direla pistara. Horretarako gaur neurtuko dituzte indarrak Arizmendi taldearen aurka, arratsaldeko 18:30etan. 

Hernaniko boleibol talde gehienek jokatuko dute etxean, eta kanpoan jokatuko duen talde bakarra infantil neskena izango da: gaur jokatuko dute Tolosan, goizeko 10:00etan.

Kadete mailako taldeek etxeko pistan jokatuko dituzte partiduak, eta antolatzaileek iragarri dute kadete nesken hirugarren taldeak Herrikide izango zuela gaur aurkari, baina bertan behera gelditu da. 

Neska kadeteen laugarren taldeak, Fortunaren aurka jokatuko du gaur norgehiagoka, goizeko 10:00etan hasita. Kadeteetan, lehenengo nesken taldeak, kadeteen bigarren taldea izango du aurkari, gaur goizeko 11:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!