Añorgan bihar, Lehendakariko bigarrena

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 19a, 00:00

Bihar izango dute, bailarako bolariek, Lehendakari Txapelketako bigarren tiraldia. Eta oraingoan, Añorgan ariko dira. Txapelketa lehiatzen ari dira Martxeli Kanflanka, Leandro Miner, Ibon Miner eta Aner Miner ereñotzuarrak, Joxe Mari Etxebeste astigartarra, eta Miel Arrozpide, Fermin Zuloaga, Patxi Loreak, Fernando Gallego eta Mikel Arroio hernaniarrak. Aurreko larunbatean, Rosa Santos astigartarra ere aritu zen Gabirian, maila ederrean gainera; baina ez du izena eman txapelketako sailkapenerako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!