Stock Azoka izango da gaur goizean, Plaza Berrin, 10 posturekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 18a, 00:00

Zenbait herritar atzo, Plaza Berriko Stock Azokan.

Berriak Elkarteak antolatu du eta, gaurkoan, goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Berriak Hernaniko merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatuta, Stock Azokaren bigarren eta azken eguna izango da gaurkoa. Atzoko moduan, gaur ere postuak ikusgai egongo dira Plaza Berrin. Hori bai, azoka goizez izango da soilik, 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte. 

 

Eskaintza zabala, azokan

Eskaintza zabala aurkeztu dute herriko dendek, eta aukera mordoa dago postu guztietan. Denera, hain zuzen, 10 komertziok parte hartu dute: Dekolanak, Hoki, Laket, Hiru, Valen, Mahuka, Kera, Urrats, Eukene eta Zaletu. 

Atzo, goizez zein arratsaldez jarri zituzten postuak. Giro paregabea izan zen Plaza Berrin, herritar mordoa bertaratu baitzen eskaintzak ikustera eta erosketak egitera. Gaurkoan ere, goizeko ordutegian, beren produktuak erakusteko eta saltzeko prest egongo dira dendariak, eta Berriak Elkarteak bertaratzeko deia luzatu die hernaniarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!