Zinea, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 18a, 00:00

Betiko moduan, zinea izango da asteburuan, Biterin. Oraingo honetan, helduentzat, Alegria filma proiektatuko dute: gaur, 22:30etan; bihar eta etzi, 19:30etan; eta, astelehenean, ikusleen egunean, 16:30etan. Haurrentzat, berriz, Clifford, perro rojo pelikula izango da bihar eta etzi, 16:30etan. Sarrerak salgai izango dira leihatilan edo online (kultura.hernani.eus). Jakinarazi dute datorren astean, iñauteriak direla eta, ez dela zine saiorik izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!