Istripua izan da A-15 errepidean, Karabel parean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 17a, 09:15

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute 08:30ak aldera, eta autoko gidaria ospitalera eraman dute, zaurituta.

Istripua izan da gaur goizean, 08:30ak aldera, A-15 errepidean, Hernaniko Karabel auzoaren parean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta iraulita geratu da autoa. Hori horrela, harrapatuta geratu da autoko gidaria, eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik. Zaurituta, Donostiako Ospitalera eraman dute.

Istripuaren eraginez, auto-ilara luzeak daude A-15 errepidean, Donostiatik Andoainerako noranzkoan. Istripua gertatu den gunean, karril bat moztuta dago. Une honetan, bertan daude Ertzaintza, anbulantzia eta suhiltzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!