GKSk jardunaldiak, Buruntzaldean eta dantza emanaldia, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 17a, 00:00

Gazte koordinadora Sozialistak jardunaldiak prestatu ditu biharko eta larunbaterako, Urnietan, Hernanin eta Andoainen. Bihar, 17:00etan, hitzaldia eskainiko da Urnietako Lekaio kultur etxean: Plataforma digitalak eta hipersexualizazioa. Ondoren, 19:00etan, Biterin, Aukeran dantza konpainiaren emanaldia izango da. Etzi, larunbatean, Gazteak eta politika: estrategia sozialista hitzaldia izango da, 12:00etan, Andoaingo gaztetxean. Gero, bazkaria antolatu dute Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!