Gizon baten bila dabiltza Hernani eta Iruñean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 16a, 19:57

Pasa den otsailaren 12tik Hernanin bizi den gizon desagertu baten bila dabiltza emergentzia zerbitzuak. Jesús Fernández Gonzálezek 53 urte ditu eta Iruñean egon daitekeela pentsatzen da. 1,65 metro neurtzen du, 80 kilo inguru ditu, begi berdeak eta ile beltzarana.

Azkeneko datuen arabera, 2021eko urtarrilaren 12tik ez dauka familiak kontakturik desagertuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!