Hartubol desafioa ikasle eta helduen artean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 17a, 00:00

Goiz Eguzki Hartubol taldeko jokalariak.

Gaur, 09:00etatik 10:30etara, Urumea ikastolako 5. mailakoak Goiz Eguzkiko taldekoen aurka ariko dira.

Hartubol erronka izango da gaur, Hernaniko kiroldegian. Bertan, Urumea ikastolako bosgarren mailako ikasleek eta Goiz Eguzkiko Hartubol taldekoek elkarren arteko desafioa edo, hobe esanda, jolasa izango dute aurrez aurre.

Hilabeteak entrenatzen daramatzate Hartubol taldeko kideek, eta iritsi zaie garaia lehen erronkari aurre egiteko. Hilabete hauetan, elkar topo egin dute bi taldeek, batzuek bere entrenamendu saioetan eta besteek ikastolako saioetan. Desafioa bota ondoren, bi taldeak prest daude kantxan indarrak neurtzeko.
 
60 urteko aldea

Orain arte, ziurrenik, ez Hernanin ez Euskal Herri osoan, ez da horrelako partidurik jokatu. Izan ere, bi taldeen arteko adin tartea oso nabarmena da. Bosgarren mailakoek 10-11 urte dituzte eta Goiz Eguzkiko Hartubol taldea 65-85 urte arteko jokalariek osatzen dute. Giroa, hori bai, ziurtatuta egongo da!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!