Orain arte, bere karrera futbolistikoan, erdi punta lanetan eta ezker hegalean aritu da Sansekoa; baina, aurten, ordea, Xabi Alonso entrenatzaileak apustu argia egin du Martinekin. Izan ere, lerro bat atzeratu eta defentsan jartzea erabaki du, ezkerraldean. Eta maila bikaina ari da erakusten hernaniarra; biharko konbokatorian sartzea, hain justu ere, egindako lan onaren fruitua da.
