Leire Goñik bigarren saria lortu du Bergarako amodiozko gutun lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

250 euroko saria irabazi du kazetari hernaniarrak agur berezi batekin.

Leire Goñi Iradi hernaniarrak Bergarako amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako bigarren saria irabazi berri du. Gutun lehiaketan hartu zuen parte Goñik eta agur berezi batekin lehiaketako bigarren sariaren 250 euro poltsikoratu zituen. 500 euroko lehenengo saria Iñaki Serrano eibartarrak irabazi zuen.

Gazte sariaren 150 euroak Zuriñe Etxeberria iruindarrak eskuratu zituen. Bergarako onena Ainhoa Pardina izan zen eta esaldiaren irabazleak Naia Manchon eta Nora Iturralde izan ziren.

Bestalde, guztira 69 gutun jaso ziren. Hauetatik gehienak Gipuzkoatik iritsi ziren, besteak Bizkaia eta Nafarroatik.

Adin tarteetara behatuz gero, 26 urte azpiko gazteen 28 gutun jaso zituzten. 40 urtetik gorako gazteenak, berriz, 31 gutun. Beste guztiak 26 eta 40 urte bitartekoenak.

Lehen adin tartean emakumezkoak nabarmendu ziren, 28tik 26 gutun ziren hauek idatzitakoak. 40 urtetik gorakoen adin tartean gizonezkoenak, 31tik 21 gutun.

Hau guztia esanda, idazleen batezbesteko adina 36 urtekoa izan da. Ez zen eskuz idatzitako gutunik jaso, gehiengoak e-postaz bidali ziren (65 gutun), besteak posta arruntez (4 gutun).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!