Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre Goizuetako hitzaldian.

'Euskara eta natura txirikordatuz' hitzaldia eskainiko dute etzi, 19:00etan Potxoenean.

Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek Euskara eta natura txirikordatuz hitzaldia eskainiko dute etzi, hilaren 17an, Usurbilen. Euskal gizarteak naturarekin izandako harremanak utzitako ahozko ondareaz arituko dira; besteak beste, erdigunean jarriko dituzte kondairak, ezagutzak, sinesmenak, eta abar. Gure faunari eta florari begira: ornodunak liburua oinarri hartuta solasaldi aberatsa eskainiko dute. 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Potxoenean. 

 

Herriz herri hitzaldiak eskainiz

Agirre eta Sanz-Azkue herriz herri dabiltza hitzaldiak eskaintzen. Azkena Goizuetan izan zen eta beste hainbat herritatik ere jaso dituzte gonbidapenak. Naturari lotutako ahozko ondarea biltzen du liburuak: bertan ikusten da, Urumeako bizilagunek nola begiratu dioten naturari, eta zein  harreman izan duten naturarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!