Euskeraz ez dakiten helduentzako tailerrak antolatuko ditu Doberak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak euskeraz ez dakiten helduentzako tailerrak antolatuko ditu. Egitasmo berri hau edozein heldurentzako dago irekia. Helburu nagusia, heldu euskaldunak ez direnak euskerara hurbiltzea izango da. Saio hauetan euskera ikasiko dute txikien eta ipuinen laguntzarekin. Sorgina Txirulinaren laguntzarekin, haurrak izango dira helduen irakasle. Aurten zortzi saio ezberdin antolatu dituzte, saio bakoitzean eguneroko gai bat (otorduetan, parkean jolastu, eskola, bainu ordua, oheratzeko unea...) landuko da. Saioak hileko larunbata batean eskainiko dira: martxoak 12, apirilak 9, maiatzak 14, ekainak 18, irailak 17, urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17. 11:00etatik 12:00etara izango dira Biterin eta doakoa da. Izena eman daiteke martxoaren 9ra arte dobera@dobera.eus helbidean edota 943 332 799/ 662 406 692 telefono zenbakietan. Lehenbailehen egitea gomendatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!