Enaitz Goñi, Euskadiko selekzioarekin, ongi

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Enaitz Goñi

Gizonezko juniorrek zazpigarren amaitu dute eta puntuak batu ditu 100, 400 eta 1.500 metro libreetan.

Enaitz Goñi hernaniarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu du, pasa den ostiraletik igandera arte, Espainiako Autonomien Arteko Txapelketan.
Euskadiko selekzioak zazpigarren amaitu zuen gizonezkoen junior mailan eta Astigarragan bizi den hernaniarrak banakako hiru probetan hartu zuen parte eta errelebo batean.
Txapelketa 50 metroko igerilekuan izan zen. 100 metro libreetan 54:33ko denbora egin zuen eta bere marka onenetik sei ehunenekotara geratu zen. 4x200 metro libre erreleboan aurreneko postan selekzioko denbora azkarrena egin zuen. 1.500 metro libreetan 16:37ko
denborarekin amaitu zuen eta 400 metro libreetan, 4.11:35ekin, bere marka jaistea lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!