Atzeratuta bi partidu, eta garaipena sub23ak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Euskal Ligako neskek ere ez zuten partidurik jokatu.

23 urtez azpiko hernaniarrek Ordizia izan zuten aurkari eta 55-07 irabazi zuten.

Asteburu honetan Hernaniko Ohorezko B mailak bigarren faseko lehenengo partidua jokatzekoa zuen. Baina positiboak tarteko, atzeratu egin zen partidua. Halaber, Euskal Ligako neskek Universitario Bilbaoren aurka jokatzekoak ziren, baina hau ere atzeratu egin behar izan zuten. 

23 urtez azpikoetan, berriz, Hernanik Ordiziaren aurka jokatu zuen, eta sekulako garaipena lortu zuen: 55-07. Partidu honekin, lau garaipenekin eta lau porrotekin ederki doaz 23 urtez azpikoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!