Emaitza gazi-gozoak izan dira bailarako pelotarientzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Nagusietan, Salaberriak porrota jaso zuen Lapkeren aurka (22-4).

Porrota jaso zuen Salaberriak, Erostarberekin batera Tafallan. Hala ere, lidertzaren bila joango da larunbat honetan. 

Emaitza gazi-gozoak izan dituzte bailarako pilotariek txapelketa ofizial eta pribatuetan, izan ere, 9 garaipenekin eta 10 porrotekin bukatu dituzte jardunaldiak. 

Udaberri Txapelketan lehengo mailako kadeteen artean nabarmentzekoa da,  Iturbe eta Azpeitiak, Ilunperen aurka jokatutako partidua (22-7) eta lehenengo mailako jubeniletan, Manterola eta Etxarrik Tolosaren aurka lortutako garaipena ere ederra izan zen (16-22).

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, berriz, Manterola eta Jara gazteek, Behar Zanaren aurka jokatu zuten, eta 40-32 markagailuarekin nagusitu ziren hernaniarrak. Datorren asteburuan, Intza (Lasarte) garaituz gero, finalera sailkatuko dira, zuzen-zuzenean. 

Lidertzaren bila, Salaberria

Asteburu honetan, porrota jaso du Iker Salaberria goizuetarrak, Tafallan. 19-22 galdu zuten Salaberriak eta Erostarbek, Zubizarreta III eta Eskirozen aurka. Hala ere, Salaberriak eta Erostarbek, larunbat honetan dena emango dute Labriten, lidertza lortzeko. Arratsaldeko 17:15etan emango zaio hasiera, norgehiagokari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!