Garaipen borobila Euskal Ligako nesken taldeak, Haroren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 15a, 00:00

Nesken Euskal Ligako taldeak Haro garaitu zuen, Errioxan.

2-3 irabazi zuen Errioxako taldearen aurka. Mutilek, berriz, bitik bi partidu galdu zituzten asteburuan. 

Jardunaldi gazi-gozoa izan da Hernaniko boleibol taldeentzat. Izan ere, Euskal Ligan, nesken taldeak 2-3 garaitu zuen Haro, Errioxan; baina, mutilen taldeak, berriz, porrota jaso zuen jokatutako bi partiduetan, Bera Beraren kontrako derbian eta Jatorkideren aurkako partiduan, hain justu. 

 

Garaipena talde errioxarraren aurka, etxetik kanpoko lehian

Euskal Ligako nesken taldeak emaitza bikaina lortu zuen igandean, Haroren aurkako norgehiagokan. Topaketa zaila zuten asteburukoa, talde indartsua baitute Errioxakoek. Hori horrela, ez zen partidu erraza izan, baina neskak fin-fin aritu ziren eta, lehiaketako une onenean dauenez, aurrera egin eta 2-3 irabazi zuten hernaniarrek.

Lehen jokoa erraz gainditu zuten 15-25eko emaitzarekin. Hala ere, bigarrenean, Harok indartsu heldu zion egitekoari eta jokoa irabazi zuen, 29-27ko markagailuarekin. Hirugarren jokoan, Hernanikoak nagusi izan ziren eta 13-25eko emaitza lortu zuten. Une horretan, tentsioa eta urduritasuna zen nagusi pistan, eta etxekoek ondo asmatu zuten, laugarren jokoan 25-14 gailendu baitziren. Baina, bosgarren eta azken jokoan, hernaniarrak ederki aritu ziren, eta 10-15eko emaitzaren amaitu zuten partiduko azken txanpa. 

 

Mutilen taldeak kale, jardunaldiko bi lehiatan

Bi partidu jokatu zituen asteburuan, Euskal Ligako mutilen taldeak. Gogorra izan zen jardunaldia, bitik bi galdu baitzituzten. Bera Beraren aurkako derbian, hain zuzen, larunbatean, 3-0eko porrotarekin amaitu zen partidua. Igandean, berriz, Gasteizko Jatorkide izan zuten aurrez aurre, eta horretan ere ez zuten garaipenik lortu. Norgehiagoka 1-3 itxi zen gasteiztarren alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!