Sagardotegira bisita eta erreflexologia saio teoriko-praktikoa, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 14a, 00:00

Zilegi eskolak izango dira gaur, Hernanin; etzi eta etzidamu, berriz, Astigarragan.  

Otsaileko kultur agendaren barruan, AEK-k eta euskera sailak antolatuta, zilegi eskolako saioak izango dira aste honetan. Gaur, Hernanin, erreflexologia saio teoriko-praktikoa eskainiko du Iñigo Royo Manterolak goizeko 09:15etatik 11:15etara. 

Bestalde, txotx denboraldian murgilduta gauden honetan, Zapiain sagardotegia ezagutzeko aukera eskainiko diete herritarrei.  Horretarako, bi saio antolatu dituzte. Asteazkenean, arratsaldez egingo dute bisita, 18:30etan. Ostegunean, goizeko 09:30etan jarri dute irteerako hitzordua.

Egoitz Zapiainek azalduko du sagarrak biltzen direnetik kupeleratzen diren arterainoko prozesua. Beraz, aukera paregabea da sagarraren eta sagardoaren kultura hobeto ezagutzeko.

Edozein saiotan parte hartzeko, komeni da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi zilegieskola@aek.eus helbidera edo, bestela, deitu 663 043 314 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!