Argazkilaritza ikastaro aurreratuan izena emateko aukera, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 13a, 00:00

Bihar irekiko da argazkilaritza digitaleko ikastaroan izena emateko epea, eta hilaren 25era arte egongo da zabalik. Ikastaroa maila aurreratukoa da, urrian hasitakoaren jarraipena, eta xehetasun haundiagotan murgilduko direla aurreratu dute: besteak beste, erretratua, gaueko eta kaleko argazkilaritza eta paisaia. Tailerra martxoaren 7tik ekainaren 13ra bitartekoa izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta matrikula-prezioa 80,76 eurokoa da. Izena emateko, Biterira bertaratu behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!