Hernani ezagutuz Epelera irteera datorren igandean, Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 13a, 00:00

Irteera antolatu du Mendiriz Mendik datorren iganderako. Oraingo honetan, Hernaniko parajeetan murgildu eta Epelera egingo dute egun erdiko ibilaldia. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Irteera doakoa da, baina txangoan parte hartzeko interesa dutenek, beharrezkoa dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bertaratu elkarteko bulegora (Iturregi plaza), astelehenean, ostegunean edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!