Azoka eguna izan zen atzokoa

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 13a, 00:00

Larunbatarekin batera, azoka eguna izan zen atzo, Hernanin. Bi izan ziren: bigarren eskukoa eta azoka ibiltaria. 

Herritarrek denetarik erosteko aukera izan zuten. Atsegindegin, salgai jarri zituzten jantziak, bitxiak, liburuak, diskoak, jostailuak, eta beste asko. Plaza Berrin, aldiz, garaiko produktu goxoak izan ziren protagonistak: besteak beste, txerrikiak, esnekiak, barazkiak, pastelak, bizkotxoak, baserriko ogia, intxaurrak eta fruta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!