Behemendi azoka gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Hilabeteko bigarren asteburuko zitari eutsiz, Behemendiko azoka antolatu da gaurkoan, Plaza Berrin. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean egongo da azoka, eta honakoa produktuak erosteko aukera izango dute herritarrek, besteak beste: Hernaniko Zabalo-enea baserriko sagarrak, udarea eta pikuak; Errenteria Araola baserriko behi, ahuntz eta ardi gaztak; Listorretako landare eta loreak; Mahalako esnekiak; eta Mañekok ekarriko dituen pastelak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!