'Bidaide' antzezlanak hartu zuen Biteri, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako antzezlanetako bat izan zen ostegunean eskainitakoa. Metrokoadroka sormen laborategiak eskaini zuen Bidaide antzerkia, eta antzezleak izan ziren Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernández. Arratsalde ederra igaro zuten bertaratu zirenek, eta hausnartzeko tartea ere eman zen, izan ere, herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, «haundia eta txikia izatearen arteko aldeaz mintzo ziren, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!