Euskal Ligako taldeek Donostiara eta Harora egingo dituzte bisitak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Mutilek Bera Bera izango dute kontrario gaur Pio Baroja kiroldegian eta neskek bihar Errioxan Bodegas Corral bisitatuko dute.

Aurreko asteko partidu gogorren ondoren, Hernaniko seniorren bi taldeek gaur eta bihar izango dituzte partiduak. Euskal Ligako mutilek gaur, Donostiako Pio Barojan, jokatuko dute 17:00etatik aurrera Bera Beraren kontra. Hasiera batean ez du aurreko partiduaren gogortasunik izan behar. Hernaniarrek talde sendoagoa dute eta ez baldin badago ezustekorik garaipenak hernaniarra beharko luke. Donostiarrak zazpigarren daude sailkapenean, bederatzi taldeetatik, eta bi garaipen bakarrik lortu dituzte. Hernani laugarrena da sei garaipenekin.

Neskak ere bisitari bezala ariko dira, baina urrutiago. Errioxara bidaiatuko dute bihar, eguerdiko 11:30etan, Bodegas Corral taldearen aurka jokatzeko. Partidu oso gogorra espero da seigarren eta zazpigarren sailkatuaren artean. Hernanik lau garaipen ditu eta sei porrot eta errioxarrek berriz hiru partidu irabazi dituzte bederatzi partiduetan. Parekotasuna ia da osoa bi taldeen artean.

 

Kadeteen Hernani 2k, bakarrik etxean

Asteburuan ia talde denek etxetik kanpo jokatuko dute, baina neska kadeteen Hernani 2 taldeak kiroldegian, gaur 10:00etan, izango du partidua Lizardi zarauztarren kontra. Hernanin ez da beste partidurik jokatuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!