Enaitz Goñi, Euskadiko selekzioarekin Palman

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Enaitz Goñik bigarren saria jaso zuen Gipuzkoako Txapelketan, absolutoetan.

Espainiako Autonomien Arteko Junior eta Infantil mailako Txapelketan ari da lehiatzen atzotik bihar arte.

Enaitz Goñi igerilari hernaniarra atzotik Espainiako Autonomien arteko Junior eta Infantil Txapelketan ari da lehiatzen Euskadiko selekzioarekin. Junior mailan atzo, 100 metro libreetan aritu zen eta gaur eta bihar 400 eta 1.500 metro libreetan hartuko du parte, Palma Mallorcan Son Hugo igerilekuan.

Joan den asteburuan, Gipuzkoako Txapelketan hartu zuten parte Enaitz Goñi eta Xabier Huitzi hernaniarrek, Bergaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!