Hernaniko korrikalariek lau podium lortu dituzte Uliako krosean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 12a, 00:00

Irati Mujika, Uliako kroseko podiumean.

Gaizka Izagirrek 20 urtez azpikoetan irabazi du, eta infantiletan Lur Ocon hirugarren sailkatu da.

Hernaniko atletek emaitza onak lortu dituzte azken astean. Joan den igandean, esaterako, Uliako Gimnasticaren Krosa jokatu zen, eta Gaizka Izagirrek garaipena lortu zuen 20 urtez azpikoen mailan. 

Gainera, infantiletan, Lur Oconek hirugarren amaitu zuen lasterketa, eta alebinetan, Irati Mujikak eta Xuhar Hernandezek bigarren amaitu zuten. Guztira, CD Hernaniko 24 lasterkarik hartu zuten parte, 91 urte bete dituen kros historikoan.

Bestetik, Anoetako belodromoan, Euskadiko pista estaliko txapelketa jokatu zen, maila abstolutuan; eta CD Hernaniko bi atleta aritu ziren: Mikel Campos 7garren izan zen 400 metroko proban, 12garren 60 metrokoan, eta 16garren 200 metrokoan; eta Peru Arregi 8garren sailkatu zen 800 metrokoan. Eta Sergio Romanek, Espainiako Master Txapelketan parte hartu zuen, Valentzian: bigarren amaitu zuen 3.000 metroko proban, eta laugarren 1.500 metrokoan.

Bihar, Gipuzkoako Kros Txapelketa izango da Ordizian, 09:30etan Oianguko zelaietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!