Pentsiodunak Bilboko kaleetan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 11a, 00:00

Bihar eguerdirako zita jarri dute pentsiodunek Bilbon, eta ozen oihukatuko dute: «dekretuaren aurka gaude».

Bihar, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako pentsiodunekin beteko ditu berriro Bilboko kaleak, eta nola ez, bertan izango dira Hernaniko pentsiodunak. Mobilizazioan, «dekretuaren aurka gaudela» oihukatuko dute lau haizeetara, izan ere, oraingo honetan, Espainiar Estatutik datozen milaka pentsiodunek egingo dute bat. 

Bihar eguerdian jarri dute zita Bilbon, eta mobilizazio partekatua izango da: «2021eko abenduko erreformak egindako promesak betetzen ez dituelako, gure aldarrikapen gehienak baztertzen dituelako eta murrizketa berriei eta pentsio publikoen kudeaketa-eredu pribatuen aplikazioari ateak irekitzen dizkiolako» azaldu dute. 

Beraz, biharko mobilizazioan honakoa eskatzera doaz pentsiodunak: «2022rako eta hurrengo urteetarako pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, KPI errealaren igoeraren arabera; pobrezia-atalasetik beherako pentsiorik ez dadin egon bermatzea; eta beste hainbat eskaeren artean; pentsio publiko duin bidezkoak eta nahikoak izatea, 2011,2013 eta 2021eko erreformen murrizketak indargabetuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!