Hiru hernaniar podiumean, amateur mailako lehenengo fasean, igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 9a, 00:00

Senior A taldeko gimnastak, Ibarran, igandean.

June Clementek eta Ainara Ruedak lehenengo postua lortu zuten eta Nerea Etxarrik, bigarrena. 

Joan den igandean, Gipuzkoako amateur mailako txapelketako lehen fasea jokatu zen Ibarrako Belabieta kiroldegian. Hernaniko gimnastak parte hartu zuten bertan, eta bikain aritu ziren, gainera, taldeka eta bakarka. 

Bakarkako lehian, June Clemente eta Ainara Rueda txapeldun geratu ziren. Nerea Etxarrik, berriz, bigarren postua lortu zuen. 

Bere aldetik, kadete mailan, Maider Iriondo ere ederki lehiatu zen, eta sailkapen orokorrean laugarren izatea lortu zuen. 

Joan den urtean, Tolosan jokatu zuten txapelketa, eta igandean podiuma lortu zuten gimnastak gailendu ziren, baita ere: Clementek eta Echarrik urrea lortu zuten, eta Ruedak, aldiz, zilarra. Aurten bide onetik doaz hernaniarrak, txapelketako garaile izateko aukerak dituztela erakutsi baitzuten Ibarran. 

Bestalde, Hernani Gimnastika Kirol Klubeko entrenatzailearen hitzetan, «txalotzekoa da» ere Jone Aguilarrek (kadete B) eta June Ruedak (Jubenil B) egindako lana. «Akats batzuk izan arren, oso ondo defenditu zuten beraien dantza».

 

Hurrengo faseetan, «hobetzea helburu»

Joan den igandekoa Gipuzkoako amateur mailako txapelketako lehenengo fasea izan zen. Datozenetarako, aipatu dutenez, «lanean jarraituko dugu, hurrengo faseari begira, gauzak hobeto atera daitezen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!