Urbieta kalearen oinezkotzeari buruzko aurkezpen irekia bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Urbieta kalea -Izpizua kaletik Elkanora doan zatian- oinezko bihurtzeko lanak amaitzear daude. Eskuhartze horren helburua da herritarrek espazio publikoa berreskuratzea eta, horregatik, ibilgailuen igaroa «ahalik eta gehien murrizteko neurriak» hartuko direla ohartarazi du Udalak. Eskuhartzeari buruzko zehaztasunak emango ditu Gorka Segurola arkitektoak bihar, 18:30etan, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!