Bihartik ekainera arte, haurdunaldi tailerra

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Asteazkenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, euskeraz, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Bihar emango diote hasiera haurdunaldiari buruzko tailerrari. Asteazkenetan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan, ekainaren 16ra arte. Saioak arratsaldez izango dira, 18:00etatik 20:00etara, eta parte hartu ahal izango dute haurdun dauden emakumeek (gutxienez 12 asteko), eta haien bikotekideek edo laguntzaileek.

2009an eman zioten hasiera haurdunaldiari buruzko tailerrari, eta helburuak dira, besteak beste, haurdunaldiaren eta erditzearen anatomiari buruzko informazioa ematea, haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea, haurdun dagoen emakumearen eta bikotekidearen benetako beharrak zein diren errokonozitzen eta adierazten hasteko tresnak ematea, eta haurdunaldia izaten diren ondoezak arintzeko eskura dauden moduei eta erremedioei buruzko informazioa ematea. 

Izenea emateko epea itxita dago, baina informazio gehiagorako antolatzaileekin harremanetan jarri daiteke: idatzi kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera, deitu 943 33 70 17 telefonora, edo, bestela, bertaratu Kulturarteko Plaza Feministara (Florida 28), astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 21:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!