Ertamerikako giza eskubideen defendatzaileen testigantzak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Red Lésbica Cattrachas-eko zenbait kide, aurtengo topaketa batean.

Lumaltik Herriaken eskutik, mahaingurua izango da, 19:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Lumaltik Herriak Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, mahaingurua izango da gaur, Kulturarteko Plaza Feministan. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua, eta bertaratzeko deialdia luzatu diete herritarrei. 

Erakundea osatuta dago Txiapasko autonomia zapatistekin elkartasunean ari diren emakumeek eta gizonekin, eta gaur, Hemen eta han izenburupean, Ertamerikako giza eskubideen zenbait defendatzailek euren erresilientziak plazaratuko dituzte. Hain justu, hizlari lanetan arituko dira Seydi Irias (Red Lésbica Catracha de Honduras), Floridalma Martínez (Mujeres Ixquic de Guatemala) eta Mariana Morales (Chiapas). 

Abya Yalako luraldearen defendatzaileak dira; lur heldua esan nahi du edo, beste interpretazio batzuen arabera, lur bizia edo loratzen ari den lurra. Izen horren erabilerak jarrera ideologikoa adierazten du, europar kolonizatzaileengandik jasotako Amerika edo Mundu Berria izenen aurka, eta kontinenteko jatorrizko herrien alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!