Neskek irabazi eta mutilek galdu, Euskal Ligan, bi partidu gogorretan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Jokaldi ikusgarriak ikusi ziren igandean kiroldegian.

Navarvoleiren aurka 0-3 galdu dute mutilek eta ondoren neskek 3-1 irabazi dute Lekeitioren kontra.

Hernaniko bi talde nagusiek emaitza desberdinak lortu zituzten asteburuan Navarvolei eta Lekeitioren kontra. Mutilek 0-3 galdu zuten aurreneko partiduan Navarvoleiren aurka eta neskek, ondoren, 3-1 irabazi zuten Lekeitioren kontra. Biak ere partidu oso gogorrak eta parekatuak izan ziren, nahiz eta markagailuek hori ez erakutsi.

Neska hernaniarrek 3-1 irabazi zuten baina 100 minutu iraun zuen partiduak eta jokoen tanteoak argi uzten du partidua oso orekatu izan zela, bereziki lehen bi jokoetan. Hernaniarrek 26-24 eta 27-25 irabazi zituzten bi joko horiek. Hirugarrena 16-25 galdu arren, partidua ixtea lortu zuten laugarren jokoan 25-17 irabazita. Joko maila ederra erakutsi zuten bi taldeek, nahiz eta azken bi jokoetan nekea nabaritu. 

Lehen partidua, kiroldegian, mutilek jokatu zuten. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Navarvoleiren aurkako partidua partidu bikaina jokatu zuten bi taldeek. Ondo ezagutzen dute elkar eta hasieratik maila altua erakutsi zuten. Defentsan eta erasoan ongi aritu ziren eta lehen partziala 22-25 irabazi zuten nafarrek. 

Bigarren jokoa ildo beretik joan zen eta oraindik eta estuagoa izan zen. Azkenean Navarvolei izan zen nagusi 23-25. Hirugarren eta azken jokoan izan zen abantaila gehien bi taldeen artean. Nafarrek ez zuten aukerarik eman eta 18-25 nagusitu ziren. Nahiz eta 0-3 galdu, hernaniarrak gustura amaitu zuten egindako lanarekin, batez ere jokalari gazteak egunetik egunera maila hobea ematen ari direla ikusita.

 

Denetatik, kadete eta infantil mailan

Beste mailetako taldeek denetariko emaitzak izan zituzten. Kadeteetan bi garaipen eta bi porrot izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!