Arrasateri aitortza Hernanik, oso jardunaldi berezian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 8a, 00:00

Joxe Elosegi, Hernani CREko lehendakaria, Arrasateko bi jokalariri txapela eta garaikurra ematen. Argazkia: Hernani CRE

Bultza Ligako jardunaldia zeukan Hernanik, igandean, Arrasateko Mojategi zelaian. Inklusibotasunera bidean, oso egun berezia bizi zuten bi taldeek; eta urteurren borobila ere ospatu zuten bertan. Izan ere, 50 urte bete ditu Arrasateko errugbi taldeak, eta aitortza egin zion Hernaniko Errugbi Elkarteak: txapela eta garaikurra eskaini zion, talde arrasatearrari.

Giro paregabean, ederra izan zen eguna: entrenamendu bateratua egin zuten bi taldeek aurrena, eta Bultza Ligako partidua jokatu zuten ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!