Santa Barbarari buruzko oharrari argibidea, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 00:00

Joan den astean EAJren oharraren harira, Hernaniko Udalak argibide hau helarazi du: «Santa Barbarako harrobiko betelanen kalitateaz sortutako zalantzak argitu nahian, Hernaniko Udalak iazko abenduan ekin zion azterlan bat egiteko prozedurari. Ingurumen Sailak enpresa aditu bati enkargatu zion azterlana egitea eta joan zen astean jarri ziren lanean. Orduan hartu zituzten material solidoen laginak eta joan den astean uren laginak hartzekoak ziren. Horiek guztiak aztertu ostean, hilaren amaieran emango diote txostena Udalari». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!