Proposamenak aurkezteko epea bihar amaitzen da

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 7a, 00:00

Hernaniko Udalak deialdi berri bat jarri zuen martxan, Hernaniko Kultur Ondarearen inguruko ikerketa lanak egiteko. Deialdia urtarrilaren 7tik dago zabalik, eta bihar arte dute aukera herritarrek proposamen proiektuak aurkezteko. Bi modutara egin daiteke: hhz zerbitzura bertaratuz, edo telematikoki. Deialdi honen helburua da, Hernaniko Kultur Ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa osatzea, eguneratzea edo berrikustea, edota Hernaniko Kultur Ondarearen inguruan interbentzio edo lan proposamenak garatzea. Horretarako, 8.000 euroko diru kopurua aurreikusi du Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!