Etzi 'Ticket Bai'ri buruz, herriko ostalariekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 6a, 00:00
Ticket Bai

Prestakuntzan parte hartzeko deitu (943 316 040) telefonora. 

Etzi, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Berriak Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapen, Turismoa eta Landa Ingurunearen Sailaren laguntzarekin, Ticket Bairi buruzko jardunaldia antolatu dute eskualdeko ostalariei zuzenduta, hain justu. 

Hernanin, etzi, goizeko 09:30etan eskainiko da jardunaldia, Biterin. Eta egun horretan, Gemma Diez, elkarteko Zerga eta Kontabilitate Departamentuko buruak, Ticket Bai aplikatzeak dakartzan ondorio fiskalak zeintzuk diren azaldu du. Halaber, prestakuntza saiora bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da, 943 316 040 telefonora deituta, edo esteka honetan sartuta: labur.eus/Ticket.Bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!