Bultza Ligako bigarren jardunaldia gaur, talde barneratzaileak

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 6a, 00:00

Gaztediren aurka jokatuko dute gaur Arrasaten, eguerdiko 12:00etan hasita.

Partidua 12:30etan hasiko bada ere, ordu bete lehenago Hernaniko talde barneratzaileak, Arrasaterekin batera entrenatuko du. 

Urtea modu ezin hobean amaitu zuen Hernaniko talde barneratzailek, izan ere, abendu ederra bizi izan zuen Almeria, Madrileko eta Valladolideko bidaiekin, eta orain, otsaileko lehen asteburu honetan, bueltan dira hernaniarrak, indarrez beteta partiduak jokatzera. 

Gaur, Bultza Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du talde barneratzaileak, Arrasaten, eta bertakoa den Gaztediren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partidua eguerdiko 12:30etan hasiko da, eta ordubete lehenago, Arrasateko errugbi taldearekin entrenatuko dute, «entrenamendu bateratu bat eginez». Bertakoek, talde barneratzaile berria dute, eta hernaniarrek azken urteetan egindako lana eta esperientzia ikusteko, «eta ikasteko», bi taldeek entrenamendua batera egingo dute.  

 

Mojategin, 12:30etan 

Beraz, indarrez beteta dagoela dio Hernaniko talde barneratzaileak: «partidurako eta aurrez egingo den entrenamendurako». Eta esan bezala, Mojategin jokatuko da Hernani vs. Gaztedi partidua, 12:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!