Chiapas, Honduras eta Guatemala jarriko dira etzi erdigunean, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 6a, 00:00

Mariana Morales kazetaria, Izango da hizlarietako bat.

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera mahainguruari, eta Kulturarteko Plaza Feministan izango da. 

'Hemen eta han' izeneko mahaingurua antolatu du Lumaltik Herriak erakundeak. Etzi eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kulturarteko Plaza Feministan. Bertan, hizlari izango dira Ertameriketako giza eskubideen defendatzaileak, eta haien bizipenak eta erresistentziak jarriko dituzte mahai gainean. Hizlariak ondorengoak dira: Seydi Irias, Floridalma Martínez eta Mariana Morales. 

'Hemen eta orain' Lumaltik Herria erakundearen eskutik 

Lumaltik Herriak Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Txiapaseko autonomia zapatistekin elkartasunean ari diren emakume eta gizonek osatua, hain zuzen ere. Txiapaseko lurralde autonomoen eta euskal norbanako, eragile, erakunde eta herri mugimenduen artean elkarlanerako eta elkartasunerako zubiak eraikitzeko ari dira ekinean, informazioaren eta sentsibilizazioaren bidez: «Gure xedea Euskadin autonomia zapatistekin elkartasun politikoa eta elkarlana bultzatzea da». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!