Elkartasun jaialdia gaur, gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 00:00

Elkartasun jaialdia izango da gaur, eguerditik gauera, Kontrakantxa gaztetxean: bildutako dirua, bideratuko da Errakiren Erresistentzia Kutxa Nazionalera. Hasteko, eguerdiko 12:00etan, pintxo lehiaketa egingo dute; eta ondoren, 14:00etan hasita, bazkaria izango da. Mojito tailerra ere antolatu dute, bazkalondorenean. Eta gauean, kontzertu bana eskainiko dute Desgaraian eta TOC taldeek, 22:00etan hasita. Horietarako sarrerak, 19:00etatik aurrera egongo dira salgai, Kontrakantxan; eta 20:00etan irekiko dituzte ateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!